Bi eratako ekintzak izaten dira: departamentuek antolatzen dituztenak, gelan teorian landutakoa praktikan nola gertatzen den ikusteko (museo bisitak, hitzaldiak, lantegi bisitak, etab...).
Ekintza hauek oso merkeak izaten dira eta eskola orduetan burutzen direnez, derrigorrezkoak dira. Besteak, berriz, eskola-ordutegitik kanpo izaten dira eta parte hartu nahi dutenentzat prestatzen dira (kultur bidaia luzeak, eskia, etab...).
Matrikulatuta dauden ikasle guztiek dute eskubidea ekintza horietan parte hartzeko. Hala ere, parte hartzeko eskubide hori gal dezakete, ikastetxean izan duten jarrera egokia izan ez bada edota zabarkeria eta alferkeriagatik nota txarrak atera badituzte. Kasu horretan, irakas-ekipoak ohiko edo ez ohiko ebaluazio saioan erabakiko du eta tutorearen bidez jakinaraziko dio.
Arduradun orokorra:Fernando Urien
Norentzat:ikasleei zuzendua
|