Lizardi Institutua
Kokapena
Institutuaren Organigrama
Ikastetxearen ezaugarriak
Ikastetxearen urteko egoera
Helburu nagusiak
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
Zereginak Ikasteko Gela
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Batxilergoa
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
Batxilergo eleaniztuna
Berrikuntza pedagogikoa eta formazio proiektuak
'Curriculum Aniztasuna' taldeak
Elkarbizitza Plana eta Behatokia
Eskolaz kanpoko ekintzak
Hizkuntz normalkuntzarako proiektua
Ikastetxearen Autonomia
IKT ikastetxea eredu
Kalitatea Hezkuntzan
 ZERBITZUAK
Garraioa
Jangela
Kanpoko ekintzak
Orientazioa
 IDAZKARITZA
Izapideak
Helbidetegia
ikas
e-irakaskuntza
Plazaguneak garatuta
Lizardi Institutua
Ikastetxearen ezaugarriak

Ikastetxearen ezaugarriak

Lizardi ikastetxearen zeregina ikasleak heztea da, dagokiena irakatsiz , aldez aurretik adosturiko baloreak landuz, eta ikasketa prozesuan ikasleen partaidetza eta norberaren ardura bultzatuz. Ikasleekin hurbiltasuna, afektibitatea eta disziplina landu, emaitza akademiko onei eutsi eta behar dutenei laguntza berezia ematen jarraitu kalitatezko heziketa integrala eta euskalduna eskaintzeko.

Horretarako ondorengo lan lerroak jorratuko ditu:

  • Sakonetik aztertuz, aniztasunari erantzunik egokiena emateko baliabide guztiak erabili . Zenbait ikasle inguruko herrietatik etortzen direla kontuan izan, jatorri ezberdinetako ikasleen ezaugarriak eta kultura ezberdinak errespetatu eta geurean integratzen lagundu. Horretarako Orientazio Departamentua eta tutoretzak sendotuko dira, ikasle bakoitzari erantzun pertsonalizatua emateko.
  • Euskara eta euskal kultura transmititu eta horiekiko jakin-mina piztu, euskararen erabilera ikasleen artean eta irakasleen artean sustatu eta beste kulturekiko ikasleen interesa sortarazi.
  • Gurasoekin harremanak indartu, era zuzen eta errazean gerta daitezen eta eskatzen duten informazioa argi eman beraien kolaboratzeko prestutasuna errazteko.
  • Kirola eta beste eskolaz kanpoko ekintzak ondo antolatu eta zaindu eta hauen bidez indartu nahi diren baloreak landu.
  • Irakasleen prestakuntza gaurkotzeko ikastetxean bertan nahiz kanpoan baliabide guztiak erabili.
  • Teknologia berri aurreratuak ezagutu, zabaldu eta normaltasunez erabili. Behar diren baliabide materialak eduki eta beraien erabilpena egoki antolatu.
  • Lan taldeak indartu, ondo komunikatu eta koordinatu, eta lan giro ona lortu hobetzeko gogoz eta ilusioz. Hartzen diren erabakiak gauzatu . Zuzendaritza talde sendo, egoki eta adostua izan.
  • Lan taldeak indartu, ondo komunikatu eta koordinatu, eta lan giro ona lortu hobetzeko gogoz eta ilusioz, beti ingurumenarekiko begirunea izanez.

Etorkizunari begira , ikastetxeak hezkuntza arloan inguruko erreferente izan nahi du, kalitatezko hezkuntza eskaintza zabala eta sendoa bermatuz eredu pedagogiko zehatzaz eta ebaluagarriaz gure eskualdeko ikasleen behar guztiei erantzuteko gai dena. Irakasle prestatuak eta teknologia berrien baliabide aurreratuak izanik, emaitza onagatik ezagutuko dena eta herrian prestigioa irabazten jarraituko duena.

Aipatutako identitate ezaugarriak gogoan, bereziki ondoko helburu hauek azpimarratu nahi ditugu; lehenik, institutua pedagogi eta metodologi berrikuntzez arduratzen den ikastetxea dela eta hezkuntza zentruetara irekia.Bigarren, ondoko hauei arreta berezia emango diegu:

  • Gure ikasleei behar adinako bermeaz ondorengo ikasketak burutzeko edota lan-munduan sartzeko bide emango dien prestakuntza akademikoa eskaini.
  • Elkarrenganako errespetua bultzatu.
  • Beste herrietatik datozen ikasleei institutuak dituen baliabide guztiak eskaini.

Estamentu desberdinen eskuhartzea Eskola Kontseiluaren bidez bideratzen da.Ikastetxeak finantza autonomia du. Ikastetxearen jarduera IKASTETXEKO ANTOLAKUNTZA ETA JARDUERA ARAUDIAN (AJA) jasota dago,2008-09 ikasturtean burutu eta onetsi zena.

 
 
 Posta
Lizardi Institutua : Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Bisitaldi birtuala
Einika
LIZARDI - MOODLE